2005/10/10

Mass Media

-IGNORANTZIA PRIBILEGIO BAT DENEAN-

Gerra aparteko ikuskizuna denean,
bonba hotsa inoiz entzun gabeko " greatest hit"a denean,
ihesaldiak ohiko modus vivenditzat ditugunean,
ogi puska batek giza bizitzak adina balio duenean,
zerbait edukitzeak izatea suposatzen duenean,
munduaren eta gizateriaren egoera naturala bakea beharrean gerra dela pentsatzen dugunean,
ignorantzia pribilegio bat da.

Maddi Iñarra Ibarguren


-----
Idazle batek inongo helburu ekonomiko edo arrakasta izateko asmo gabe idazten duenean, eta ordez bere sentimenduak, kezkak eta barne korapiloak askatzen dituenean, orduan sortzen ditu benetako testuak. Idaztea arriskatzea da, mundu asko ezagutu duzunean eta munduaren alderdi beltza eta zuria bereiztu dituzunean, zure esku dago bidetik edo bidezidorretik jarraitzea. Elite eta erakunde handiek erakusten dutena arrosaz margoztea edo beste aldean gertatzen diren injustiziak eta egoera latzak salatzea. Idaztean errealitatean eragiten duzu, aldaketak pisutsuak izan daitezela, boterearen balantzan irabazteko.

Maite San Martin


2 Comments:

Anonymous Anónimo said...

Kapuscinski, R. (2004): El mundo de hoy, Anagrama, Bartzelona

1
Ikasturtea aitzakia hartuta abiatuko dugu praktika xume hau.
Astean-astean liburuko atal bat irakurri lehendabizi, hausnarketatxoa egin, eta irakurritakoak barruan zer eragin digun, huraxe eman. Geure barruko ahotsari bidea erakutsita.
Idazten/komunikatzen hasterako, kontuan hartuko ditugu: lehen-lehenik, ZER esan nahi dugun eta NORI esaten diogun. Horretarako, ez ditugu ahaztuko NOLA esaten dugun eta ZERTARAKO. Hizkuntzaren egokitasuna bilatzea eskatuko digu horrek guztiak, zuzentasuna ahaztu gabe.
Mezuen luze-laburra gorabehera, muinari eta hariari erreparatuko diegu batik bat. Helburua hauxe da: EKARPENAK egin, eta sarean barrena mundura plazaratzea.

2
Agata Orzeszek andreak apailatutako liburua dugu Gaurko mundua; berak itzuli du polonieratik gaztelaniara ere. Sarreran, Kapuscinskiren nortasunaren zantzuak eman dizkigu. Honelatsu agertzen da nire begietara: Inguruan daukan guztiari erreparatzen dion gizona, nola etxean hala munduko bazter urrtikoenean; bere buruarengan konfiantza duena, etorkizunean sinesten duena, langilea, saiatua, itailea…
(Itaile: Esan bai, horrela; edo, intzaile. Holaxe entzun dut beti. Ez dakit nola idatzi beharko nukeen hitz hori: egintzaile, eginzale…).
Idazle-kazetaria ezagutzeko gonbita egin dit Orzeszek andreak: aurrera egingo dut.
Lehen atala hasterako, Kapuscinskiren lau aipu. Hona, labur-labur: a) “Zer idazten dudan? Testuak. Nolakoak? Onak”. b) “Gertakizunaren muinaz jabetu eta hori ematen saiatu”. c) “Detaileak, hausnarketa orokorren abiapuntu”. d) “Neure ahotsarekin hitz egiten saiatu”.
Lan honekin hartu dugun asmoarekin bat-bat datoz helburuok. Horra komunikatzailearentzat bidea: ezin zehatzago esan.
Animo!
Bea Z.

10:59 a. m.  
Blogger Women on Work said...

ESPEKTATIBA GABE IDAZTEN
Idazle batek inongo helburu ekonomiko edo arrakasta izateko asmo gabe idazten duenean, eta ordez bere sentimenduak, kezkak eta barne korapiloak askatzen dituenean, orduan sortzen ditu benetako testuak.
Idaztea arriskatzea da, mundu asko ezagutu duzunean eta munduaren alderdi beltza eta zuria bereiztu dituzunean, zure esku dago bidetik edo bidezidorretik jarraitzea. Elite eta erakunde handiek erakusten dutena arrosaz margoztea edo beste aldean gertatzen diren injustiziak eta egoera latzak salatzea.
Idaztean errealitatean eragiten duzu, aldaketak pisutsuak izan daitezela, boterearen balantzan irabazteko

Maite San Martin

12:47 p. m.  

Publicar un comentario

<< Home