2005/10/25

2005/10/18

2005/10/10

Mass Media

-IGNORANTZIA PRIBILEGIO BAT DENEAN-

Gerra aparteko ikuskizuna denean,
bonba hotsa inoiz entzun gabeko " greatest hit"a denean,
ihesaldiak ohiko modus vivenditzat ditugunean,
ogi puska batek giza bizitzak adina balio duenean,
zerbait edukitzeak izatea suposatzen duenean,
munduaren eta gizateriaren egoera naturala bakea beharrean gerra dela pentsatzen dugunean,
ignorantzia pribilegio bat da.

Maddi Iñarra Ibarguren


-----
Idazle batek inongo helburu ekonomiko edo arrakasta izateko asmo gabe idazten duenean, eta ordez bere sentimenduak, kezkak eta barne korapiloak askatzen dituenean, orduan sortzen ditu benetako testuak. Idaztea arriskatzea da, mundu asko ezagutu duzunean eta munduaren alderdi beltza eta zuria bereiztu dituzunean, zure esku dago bidetik edo bidezidorretik jarraitzea. Elite eta erakunde handiek erakusten dutena arrosaz margoztea edo beste aldean gertatzen diren injustiziak eta egoera latzak salatzea. Idaztean errealitatean eragiten duzu, aldaketak pisutsuak izan daitezela, boterearen balantzan irabazteko.

Maite San Martin


2005/10/05

Sarrera

Aupa hi! Gu Agurtzane, Naroa, Maddi eta Maite ga. Hemen gure argazkixek+komentarixuk aldozuez ikusi. Aldogunin gauzak gehitzen jungo ga eta zuen aportaziñoiek be eskertukouz.
Ta buzti sarri.

2005/10/04

KULTURA

Kulturian oiñarrixe, generaziñoz-generaziñozko transmisiñoie da. Horrek eitxen dau kulturi bizik mantentzi. Jasogunek batzegaitxu, jasogunek euskaldun eitxegaitxu eta jasogune gure hurrenguei helarazti da gure biherra.

EKONOMIA

1.Sektorea
2.Sektorea


3.Sektorea


Agian horrenbeste maite eta apreziatzen dugun Pesa ez da adibiderik garbiena izango, baina ezin uka genezake: gaur egun zerbitzuei garrantzi handiagoa ematen diegu. Horrenbestez, beste bi sektoreak, eta batez ere lehenengoa, gutxietxita ditugu. Nekazari, abeltzain eta abarrekoen lana ez dugu behar beste baloratzen (ez sozialki eta ezta ekonomikoki ere). Guri animatzea besterik ez zaigu geratzen. Animo gure baserritarrei!!!

Mundua

Airea

Ura

Lurra
Lurra, ura eta airea... Mundua: hiru elementuz osatua; laugarren batek suntsitua. Gizakiaren eskutan erori den altxorra agortzear. Geratzen den bizi apurra hiltzear. Argitasuna iluntasun bilakatzear. Amaiera heltzear.

jendartea


ELKARbizitzan, ELKARrekiko errespetuan, ELKARulertzean, ELKARri laguntzean, ELKARren artean entzutean... ELKARtasunean oinarritu beharko litzateke jedartea.

kirola


Urrezko botak, modako orrazkerak eta kotxe garestiak baino, afizioa da kirolak benetan behar duena!

euskal herria


Ba al daki nora doan horren iritzi desberdin eta kontrajarriak dituen herriak?